Quique Riverok Real Uniónek bihar Taxoaren Osasuna Promesasen aurka jokatuko den partida baloratu du gaur goizean prentsa aretoan. “Azken bi asteetan aurkitzen ari garena ez bezalako joko-eredua dute. Badakigu, entrenatu dugu, urte batzuk daramatzagu haiei aurre egiten. Sinatu duten jokalariak ere ezagutzen ditugu, kalitate handiko talde onetako Taxoaretik kanpoko jokalariak sinatu dituztelako. Dena batera hartuta, oso filial arriskutsua da”.
Real Unióneko erdilariak adierazi duenez, “klub eta plantilla bezala aurrerapausoa eman dugu. Plantilla zabala gara, laurogeita hamar minututan mailari eusten diona. Uste dut bi partidetan ikusi dela eta horrek indartsu egin gaitzakeela eta beste era batera lehiatu”.