Klubeko akziodunak Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorrera deitzen dira. Batzarra Irunen egingo da, Stadium Galeko erabilera anitzeko aretoan, 2025eko abenduaren 17an, 20:00etan lehen deialdian, eta, hala badagokio, hurrengo egunean, 2025eko abenduaren 18an, leku eta ordu berean bigarren deialdian (Bigarren Deialdian joatea gomendatzen da), ondoko gaiak aztertzeko.
Gai-zerrenda
OHIKO BATZARRA
Lehenengoa.– Presidentearen aurkezpena.
Bigarrena.– 2024/2025 ekitaldiko urteko kontuen, kudeaketa txostenaren eta emaitzen aplikazio proposamenaren azterketa eta, hala badagokio, onarpena.
Hirugarrena.– 2025/2026 ekitaldiko aurrekontuaren azterketa eta, hala badagokio, onarpena.
Laugarrena.– Egungo Administrazio Kontseiluaren kudeaketaren onarpena.
Gai-zerrenda
EZOIKO BATZARRA
Lehenengoa.– Webgune korporatibo bat sortzea.
Bigarrena.– Administrazio Kontseiluko Idazkariari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakien interpretazioa, zuzenketa, osaketa, betearazpena eta garapena egiteko, bai eta erabaki horiek agiri publiko bihurtzeko behar diren ahalmenak ematea ere.
Hirugarrena.– Galde-eskeak eta erreguak.
Laugarrena.– Batzarraren aktaren idazketa eta, hala badagokio, onarpena; edo bi ikuskatzaile eta haien ordezkoak izendatzea.
Asistentzia eta ordezkaritza eskubidea
Batzarrean pertsonalki edo beste akziodun baten bidez ordezkatuta parte hartu ahal izango dute gutxienez 5 akzio dituztela egiaztatzen duten akziodunek, baldin eta akzio horiek Batzarra ospatu baino gutxienez bost egun lehenago sozietatearen Akzio Izendunen Erregistro Liburuan inskribatuta badaude.
5 akziotik gutxiago dituzten akziodunek elkarrekin taldea osa dezakete Batzarrean parte hartu ahal izateko, beharrezko gutxienekoa betetzen duten arte, baldin eta ordezkaritza taldeko akziodun bati ematen badiote.
Akziodunen Batzar Nagusian parte hartzeko ordezkaritza idatziz eta berariaz Batzar honetarako eman beharko da.
Informazio eskubidea
Deialdi honen iragarkia argitaratzen den unetik, akziodunek eskubidea dute Batzarrera eramango diren dokumentu eta proposamenen testu osoa aztertzeko eta eskuratzeko, bai sozietatearen egoitzan, bai eta doako bidalketaren bidez ere, gai-zerrendetako puntu guztiei dagokienez.
Era berean, bereziki, urteko kontuak eta Administrazio Kontseiluaren txostena eskura ditzakete. Akziodunek, halaber, idatziz eskatu ahal izango diote Sozietateari informazioa eta argibideak gai-zerrendetako puntuei buruz, baita galderak egin ere, Batzarra ospatu baino zazpi egun lehenago arte.