Klubak bere abonatu eta zaletuei jakinarazi nahi die denda ofiziala irekita egongo dela astegunetan 11:00etatik 13:00etara goizez eta 17:00etik 19:30etara arratsaldez. Partida egunetan ordubete lehenago irekiko dituzte ateak, eta partiden amaieran ere irekita egongo da.
Kluba lanean ari da, halaber, Real Uniónen produktu ofizialak laster online eskuratu ahal izateko klubaren webgunearen bidez.