Gernikako aurrelariak Alcorcon taldean jokatu du azken denboraldian eta urte baterako sinatu du.
Koldo Obieta Real Union Clubeko jokalari berria da. Aurrelari bizkaitarrak klubarekin sinatu du hurrengo denboraldirako.
Koldo Obieta Alberdi (Gernika, 1993) Gernikaren harrobian hezi zen. Bere ibilbidean zehar, Zamudion, Amorebietan, bi etapa ezberdinetan, CD Vitorian, Poloniako ligako Miedź Legnican eta Alcorconen, Bigarren Mailan pasa den denboraldian jokatu du. Azken urtean 31 partida jokatu ditu.