Real Uniónetik biziki deitoratzen eta gaitzesten ditugu joan den larunbatean gure taldearen eta CD Urkiren arteko partidan izandako istiluak, Jubenilen Euskal Ligara igotzeko finalari dagokiona.
Gure klubaren, CD Urkiren eta Gipuzkoako Futbol Federazioaren balioak inola ere ordezkatzen ez dituzten gertakariak.
Atzotik, alde guztiekin harremanetan gaude, lankidetzan aritzeko eta gertatutakoa argitu ahal izateko, eta etorkizunean horrelako gertakaririk gerta ez dadin ziurtatzeko.
Hemendik, hausnarketarako deia egiten diegu bertan egon ginen pertsona guztiei eta kirol hau defendatzen dugunoi, jokalekuen barruan eta kanpoan edozein indarkeria-mota desagerrarazteko. Guztiok dugu erantzukizunaren zati bat horrelakorik berriro gerta ez dadin.