Lagun-taldeen

SOUTH SIDE TALDEA

South Side Taldea 2021. urtean sortu da. Hego Harmaila Stadium Galeko indarra izatea du helburu. Animazio talde honek unionzaletasuna, animazioa eta giro ona sortzea ditu ardatz nagusitzat. Taldea gehien bat Irun eta inguruko gaztez osatuta dago, baina ateak irekita ditu edozein unionzalek parte hartzeko, etorkizunean animazio harmail handi bat lortu ahal izateko.

Duela bost urte gazte talde batek antzeko ideia zuen talde bat sortu zuen Txuribeltz Hintxa Taldea izenpean, eta hamarnaka pertsona batzea lortu zuen. Urte batzuk geroago, Union Fans sortu zen, ideia honi indar gehiago emanez eta hego harmailean geroz eta jende gehiago elkartuz.

Pandemia iritsi zenean zelaietan sartzeko debekua ezarri zitzaigun, baina hala ere, gazte talde handi batek taldea bultzatzen jarraitu zuen.

Zelaiak berriz irekitzea lortu zenean eta klubaren norabide berria ikusita, gazte talde honek bira bat eman nahi izan zion Stadium Galeko animazio eta giroari, South Side Taldea sortuz. Ikusi da bertan elkartzen diren pertsonen kopurua pixkanaka biderkatuz doala eta taldeak bere babesa nabaritzen duela. Bertan, genero, adin eta jatorri guztietako jendea batzeko deia egiten du South Side Taldeak.

southsidetaldea@gmail.com