Lan handi bati saria

Real Uniónek 0-2 irabazi dio SD Logroñési Las Gaunasen eta 20 punturekin kokatzen da.

SD Logroñés: Lario; Cubero, Llácer (Paredes, 76. min.), Caneda, Ozerinjauregi; Lozano, Esteban (Pascual, 64. min.), Sandoval (El Haddadi, 76. min.), Albisua (Arnedo, 43. min.), Calderón; Pérez (Soberón, 64. min.).

Real Unión Club: Irazusta; Santos (Elosegi, 72. min.), Senar, Barbu, Kijera; Beobide, Seguín (Ruiz, 83. min.), Sánchez (Temenuzhkov, 83. min.), Rivero, Núñez (Llamas, 72. min.); Pradera (Oyarzun, 72. min.).

Emaitza (0-2): 0-1, Pradera (59. min.); 0-2, Temenuzhkov (93. min.).

Epailea: David López Parra (Kantabria). Txartel horia atera dio Sandovali (33. min.), Canedari (55. min.) eta Cuberori (90. min.) SD Logroñésen aldetik eta Kijerari (67. min.), Beobideri (73. min.) eta Senarri (80. min.) Real Uniónen aldetik.

Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko hamairugarren jardunaldia. Las Gaunas, 1.000 jarraitzaile inguru.

Urrezko hiru puntu lortu ditu Real Uniónek Las Gaunasen, SD Logroñesi 0-2 irabazita, unionistek luzapenera arte errematatu ez duten partida batean. Partidako lehen abagunea Seguínen jaurtiketa batekin iritsi da, Chema Núñezek eskuin hegaletik sartu ondoren, baina kanpora joan zaio jaurtiketa. Etxeko taldearen erreplika Ozerinjauregik buruz egindako erremate batekin iritsi da, Irazustak ondo gelditu duena, korner baten irteeran. SD Logroñésen abagune argiena atsedenaldia baino lehen iritsi da, Sandovalen erremate altu batek Real Unión ezustean harrapatzeko zorian egon da.


Aitor Zulaikaren taldeak aurrea hartu du 59. minutuan. Chema Núñezen jokaldia, ireki eskuin hegalean Seguíni eta eibartarraren erdiraketa Praderak sare barrura bidali du. Hamar minutu beranduago Nacho Sánchezek beste aukera bat izan du partida ixteko. Baina luzapenera arte ez du Real Uniónek arnasa hartu. Hegaleko sake batean ezustean harrapatu du Kun Temenuzhkovek SD Logroñés eta gola egin du Aitor Zulaikaren taldearen denboraldi honetako laugarren garaipena ziurtatzeko.


Hiru puntu hauekin Real Uniónek 20 puntu ditu sailkapenean. Hurrengo jardunaldian Zamora CF hartuko du Stadium Galen, azaroaren 27an, larunbatean, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Gallardo, Real Uniónek antolatutako II. Enpresen Txapelketako irabazlea
Gaguak 21 urtez azpiko Eurokopa jokatuko du
Aramburu, Venezuelako selekzioarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)