Hurrengo partida:

27/04/2024
| 16:00 |
Osasuna Promesas - Real Unión Club

“Lanarekin buelta emango diogu honi”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak larunbat honetan Stadium Galen UD San Sebastián de los Reyes taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Azken hilabetean izandako hiru porrotei buruz galdetuta, Zulaikak esan duenez, “argi dago ez direla gauza bera hiru porrot lau partidatan edo hiru garaipen. Kontrakoa esaten duena gezurretan ari da, baina Ferrolen partida ona eta zuzena egin genuela uste dut. Eta horrekin geratuko naiz. Analisiak lasaitasunetik egiten ari gara, partidan gertatzen denaren arabera. Gero zure semea etorri eta zortzigarren goazela esaten dizu. Beno, uste dut jokalari hauek zerbait ondo egiten ari direla denboraldian zehar zortzigarren joateko”.

Bihar emaitza positiboa atera behar izateari dagokionez, Real Unióneko teknikariak adierazi du “premia edo beharra beti dagoela, beti ari zarelako zerbait jokoan, azken aurreko edo azken jardunaldiko partidaren batean izan ezik… Nik esango nuke jokatzen dituzun partiden % 98 premiazkoak direla”.

“Ez dizuet gezurrik esango, egia da azken partidetan aurkariak lehenengo aukera beti sartzen dizun sentsazioa dugula. Eta 15. minutuan galtzen ari zara. Estrategia dela esan diezagukete; zuzeneko errematea ez bada, bigarren jokaldia da, aldaratzea… oro har, lehiakorragoak izan behar dugula uste dut. Fase hori pasatzea tokatzen ari zaigu. Baina lanarekin buelta emango diogu honi”, adierazi du Zulaikak.

UD San Sebastián de los Reyes taldeari dagokionez, azpeitiarrak adierazi du “emaitzei dagokienez talde irregularra dela uste dut, gu bezala. Jokoari dagokionez, ia denboraldi osoa darama hiru zentraleko marrazki aldakor batekin jolasean. Uste dut bihar gauza ezberdinak ikusiko ditugula zelaian. Hainbat irtenbide emateko prestatzen ari gara, gure ustez zelaian gerta daitekeenari erantzuteko”.

Lehen multzoko 28. jardunaldiko partida larunbat honetan jokatuko da, Stadium Galen, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek festa handi bat prestatzen ari da 1924ko Koparen 100 urteak ospatzeko
Real Uniónek Taxoarera bidaia antolatu du
Helburutik gertuago!

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)