Lander Emery Real Unión Club taldeko atezain izango da datorren denboraldian, jokalariak eta klubak erdietsi duten akordioaren ostean. Atezainak hurrengo denboraldirako sinatu du.
Lander Emery Fernández (Valentzia, 2003) Aston Villako harrobitik dator, azken bi denboraldietan 21 urtez azpiko taldean aritu delarik. Bi urte hauetan, bere taldean jokatzeaz aparte, lehen taldearen dinamikan lan egiten egon da.
Aston Villa taldean aritu aurretik, CF Inter San José eta CD Roda klubetako atezain izan da.