Real Uniónek eta Johan Cruyff Institutek lankidetza-hitzarmena sinatu dute elkarrekin jarduerak egiteko. Johan Cruyff Institute erakunde akademikoa da, eta bere jarduera nagusia kirolarien eta kirol-industriako profesionalen prestakuntza da, kirol-kudeaketa eta -marketineko programa akademikoen bidez.
Lortutako akordioan oinarrituta, Johan Cruyff Institutek deskontu bat eskainiko die Real Unióneko zenbait interes-talderi bere programa akademikoen prezio ofizialean.
Horrela, Real Unióneko kirolariek, staffeko kideek, langileek eta abonatuek (azken kasu honetan, kirolari (ohiak), eragileak (ohiak) edo entrenatzaileak (ohiak) badira soilik) honako hauek izango dituzte:
- % 20ko deskontua Bartzelonan emandako edozein graduondo edo Master erdi-presentzialetan edo master onlinetan
- % 10eko deskontua online emandako edozein Oinarri-ikastaroetan, 3 ECTS edo 6 ECTS ikastaroren prezioan
- % 14ko deskontua Amsterdamen emandako Master in Coaching-ean
- % 5eko deskontua Master in Football Business in partnership with FC Barcelonan
Deskontua ez zaie aplikatzen Johan Cruyff Institutek emandako mintegietako prezioei (online, erdi-presentziala edo presentziala), ezta Kirol Kudeaketako Unibertsitate Masterraren prezioari ere (titulu ofiziala).
Real Uniónek, gainera, Johan Cruyff Instituteren programa akademikoen irakaskuntzan parte hartu ahal izango du, Johan Cruyff Instituterentzat interesgarriak diren ponentziak, mintegiak edo webinarak ematen lagunduz.
Era berean, Real Uniónek ikasturte bakoitzean Johan Cruyff Instituteko ikasleek praktikak egiteko eta ikuskatzeko plazak eskaini ahal izango ditu, baldin eta prest badaude.
Igor Emery, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak adierazi duenez, “prestakuntza eta profesionalizazioa dira Real Uniónen ezarri nahi dugun proiektuaren ardatzetako bi, eta Johan Cruyff Institutuarekin dugun elkarteari esker, kalitate-jauzi oso garrantzitsua egin ahal izango dugu zentzu horretan. Klub gisa hazi nahi badugu, dagoen giza kapitalean oinarritu eta hobetu behar dugu, gure erakundea osatzen duten pertsonei Institutuak eman diezazkigukeen tresnak emanez. Hitzarmen hau, zalantzarik gabe, albiste bikaina da aurrera begiratu nahi duen klub historiko batentzat, orainaldiko eta etorkizuneko proiektu batekin, eta, aldi berean, Institutuak erakutsitako interesak ere erakusten du Real Unión markak indar handia duela oraindik ere”.
Hitzarmenaren iraupena urtebetekoa izango da, eta urtero luzatu ahal izango da.