Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzailea Stadium Galeko prentsa aretoan agertu da gaur goizean, taldeak larunbat honetan Stadium Galen CD Tudelano taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.
Asteburu honetako partidari dagokionez, entrenatzaile azpeitiarrak honakoa esan du: “Larunbateko partida final bat da. Gaur bai, esan dezakegu. Irabaziz gero, saria izango duzu edo ez, baina final bat da. Arnasten den giroari dagokionez, nerbioena baino gehiago ilusioarena dela esango nuke. Kluba osatzen dugun guztiok irabazi dugun aste bat bizitzen ari garela iruditzen zaigu. Gogoan dut batez ere Galen dagoen zalego leial hori, hotz egin edo bero egin, euria egin edo eguzkia egin, gurekin dagoena. Partida ona egitea merezi du”.
Taldeak play-off postuetan sartzeko dituen aukerez eta aurkariari buruz galdetuta, Zulaikak esan duenez, “loteria tokatzeko loterian jokatu behar duzu. Eta loterian jokatzea larunbatean Tudelanori irabaztea da. Taldeari ez zaio azaldu behar Tudelanok hiru gol sartu dizkiola Racingi edo Deportivori. Hori badakite. Nola erasotzen duten eta nola defendatzen duten azaldu behar diezu”.
Lehiaketaren lehen urte honetako mailari dagokionez, Real Unióneko entrenatzaileak adierazi duenez, “nahiko agerikoa zen Lehen RFEFn mailak gora egingo zuela, baina gero ikusi genuen plantillen konfigurazioa eta bagenekien zer plantilla osatzen ari ziren. Ia inork ez du erraz irabazten, kategoriagatik da. Kirol mailak ez du huts egin”. Ostegun honetako eta biharko entrenamenduaren faltan, Sergio Llamas, Mikel Pradera, Iván Pérez eta Alain Oyarzun zalantza dira partidurako.
RFEF Footters Lehen Mailako 38. jardunaldiko partida larunbat honetan jokatuko da, Stadium Galen, 18:30etatik aurrera.