Real Unión eta Legorburu Aduanas S.L. akordio batera iritsi dira eta, horren arabera, Irungo enpresak taldea babestuko du datorren denboraldian.
“Bidelagun berriak batzen ari gara, eta hori positiboa da, proiektu hau ezagutarazteko lana eskualdeko gizartera eta enpresa-sarera iristen ari delako. Legorburu Aduanas gure proiektuaren ardatzetako bat den irekitasunaren eta mugaz haraindikoaren ideia horretan ezin hobeto sartzen den enpresa da”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.
“Real Uniónek aro berri bati ekin dio bere historia luzean eta horren parte izan nahi dugu. Aduana-izapideak egiten ditugu, mugan gaude eta gure filosofia bat dator klubarenarekin, hau ere mugatik metro gutxira baitago”, adierazi du José Antonio Legorburu sozietateko arduradunetako batek.
Historia
1993an, Espainia Europar Batasunean sartu ondoren, eta José Antonio Legorburu Irastorza eta Enrique Trias Carreras urteetan egiten ari ziren aduana-lanarekin jarraitzeko, Trias Legorburu S.L. enpresa sortu zen, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetarako aduana-izapideekin jarraitzeko helburuarekin, Irungo Zaisa industrialdean egoitza soziala ezarriz, aduana kokatu zen lekuan, Iruñean ere kokurtsal bat ezarri zutelarik, Imarkoainen hain zuzen ere.
2006an, Trias familiak sozietateko kide izateari utzi zion, eta izen soziala aldatu zitzaion Legorburu Aduanas SLri, gaur egun arte. Iñaki eta José Antonio Legorburu Oyarzábalek sozietatearen buru jarri zirelarik, aduana-izapideekin jarraitzeko, orain jarduera handiagoarekin, Erresuma Batuta Europar Batasunetik irten delako.