Hurrengo partida:

1/10/2023
| 18:00 |
Unionistas - Real Unión Club

“Lehiakorragoak izan behar dugu”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzailea Stadium Galeko prentsa aretoan agertu da gaur goizean, Irungo taldeak igande honetan Camilo Cano Olinpikoan CF La Nucía taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarikoan. Aurkariaz galdetuta, Azpeitikoak zera adierazi du: “Etxetik kanpo etxean baino proposamen konbinatiboagoa ikusi diet, baina egia da Sorian eta Logroñon jokatu dutela, zelai zabaletan. Haren zelaia Stadium Galen oso antzeko dimentsiokoa da”, eta, ondoren, honako hau gehitu du: “Lehiakorragoak izan nahi dugu, baina lehiakorrak gara. Jokalari onak dituzte, baina guk ere bai”.

CD Alcoyanoren aurkako partidaren osteko prentsaurrekoan Zulaikak aipatu zituen teknikarien artean antzeman diren hobetu beharreko gaiei dagokienez, Real Unióneko teknikariak azpimarratu nahi izan du “xehetasun txikiak direla, eta nahiago dudala aldagela barruan uztea, landu egin behar ditugulako. Entrenatzaile guztiok ikusten ditugu gure taldeen akatsak eta bertuteak. Akatsak hobetu egin behar dira, baina indarguneei ere balioa eman behar diegu”.

“Ez dut lesioengatik eta absentziengatik kexatu nahi, hobetzeko puntuetan jarri nahi dut arreta, eta ditugun jokalariei errendimendu onena ateratzen. Ez dut kexarik nahi. Tunelaren amaieran argi pixka bat ikusten hasi gara. Badira taldean sartzen hasiko direnak. Positiboak izango gara”, adierazi du Zulaikak.

Alacanten zerbait positiboa ateratzeko gakoei buruz, Zulaikak errepikatu du: “Errepikakorra izango naiz. Lehiakorragoak izan behar dugu. Gu geu izatea, partidu planarekin asmatzea. Horixe behar dugu zerbait positiboa ateratzeko”.

Gazteak eta Ander Herreroren kasua

Real Unióneko entrenatzaileari azken partidetan minutuak jokatzen ari diren gazteei buruz galdetu zaio, eta zehazkiago Ander Herrero irundarraren kasuaz. “Atzo argazki bat ikusi nuen prentsan, asko gustatu zitzaidana. Agirre eta Herrero gol bat ospatzen. Beren aukerak aprobetxatzen ari diren bi mutiko. Federazio Kopak traba egiten duela esaten didate batzuek. Nik ezetz diot. Aukera bat da, jokalariek banaka aprobetxa dezaten. SD Leioaren aurkako partidak oso ondo etorri zitzaizkien zenbait jokalariri minutuak izateko. Talde bezala irabazteko aukerak poza eman zigun. Eta klubarentzat Errege Kopan sartzeko bidean jarraitzea da”, adierazi du. Herreroren kasuan, “horretan ari gara. Jokalaria ikasten ari da, batzuetan ez du jarraitasunik lehen taldearekin. Niri gustatzen zait. Aurrelaria izan daiteke, baina nik atzerago ikusten dut. Ezaugarri garrantzitsuak ditu, eta dagoeneko debutatu du. Ibilbiderik ba al du? Baietz uste dut, baina mimoz. Ander Herrero futbolariaren atzean Ander Herrero pertsona eta ikaslea dago. Gure ardura kirol arloa eramatea da”.

Partida, Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 6. jardunaldiari dagokiona, igande honetan jokatuko da La Nucíako Camilo Cano Olinpikoan.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Luancon galdu eta RFEF Kopatik kanpo gelditu da
Garaipena eta lidergoa!
Real Unión Rocak puntu bat salbatzea lortu du azken txanpan

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)