Albert Carbó, Real Union Clubeko entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du gaur goizean Cultural y Deportiva Leonesa-ren aurkako partidaren atarian. Partida larunabtean jokatuko da Reino de León zelaian, 18:00etan.
Entrenatzaileak aitortu duenez, Real Union Clubak aurkari zail bati egin beharko dio aurre, baina taldea irabazteko asmoz joango da Leonera: “Denok jokatu nahi dugun partida da, klub handi honen aurka lehiatzeko gai garela erakusteko. Badakigu garaipena larunbat honetan lortzen badugu asko sufritzen izango dela. Badakigu berdinketa lortzen badugu ere asko sufritzen izango dela eta partida oso on bat egin behar dugula. Badakigu eurak faboritoak direla partida hau irabazteko, baina guk astebururo bezala planteatzen eta aurre egiten diogu, gure armekin, irabazten saiatzeko asmoarekin. Ilusiorik handienarekin, anbiziorik handienarekin eta aurrean aurkari oso ona dugula jakinda egingo diogu aurre. Gu gure armekin eta gure jokalariekin, azkenean gure gaitasuna ere oso ona izanik, partida irabazten saiatuko gara”.
Hain zelai zailean puntuak lortzeko moduari buruz, teknikari txuribeltzak partida ezin hobea egin beharko dela esan du: “Lehenengo gauza oso ondo defendatuz jokatzea da, haiek erasoan oso arma onak dituztelako eta ez bakarrik hasieratik ateratzen diren jokalariekin, baita ateratzen direnean ordezkoekin ere, beste jokalari profil bat baitira, baina baita mailan diferentziala ere. Defentsan kontzentrazio handia izan beharko dugu eta gero, baloia daukagun uneetan, ausartak izan behar dugu eta defentsan duten posizioari aurre egiten saiatu behar dugu”.