Alain Oyarzun Real Unióneko jokalariari hainbat proba mediko egin dizkiote azken egunotan, joan den igandean SD Amorebietaren aurka Stadium Galen jokatutako partidan jasotako kolpearen ondorioz. Proba horiek zaintiratu akromio-klabikularra erakusten dute ezkerreko sorbaldan.
Zerbitzu medikoek erabaki dute tratamendu kontserbadorea ematea eta jokalariari ebakuntza kirurgikorik ez egitea. Lesioaren eboluzioaren arabera bueltatuko da futbol-zelaietara.
Real Uniónek lerro hauek aprobetxatzen ditu jokalariari bere babes osoa helarazteko eta azkar osatzea opatzeko.