Miguel Santos Real Unióneko jokalariari hainbat proba mediko egin dizkiote azken egunotan, joan den igandean Club Gimnàstic de Tarragonaren aurka Stadium Galen jokatutako partidan min hartu ostean. Proba horiek II. graduko zuntz-haustura erakusten dute ezkerreko hankako erdimintzean.
Lesioaren eboluzioaren arabera bueltatuko da futbol-zelaietara.
Real Uniónek lerro hauek aprobetxatzen ditu jokalariari bere babes osoa helarazteko eta azkar osatzea opatzeko.