Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak igande honetan CF Intercity taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.
Real Unióneko entrenatzaileak baieztatu duenez, “igandean Seguín eta Julen ez dira partidara iritsiko eta Txusta zalantza da. Hori da errealitatea, ez dut ezkutatuko. 17-18 bidaiatuko dugu, baina ez dugu errepikatuko. Guztiok egin behar duguna, jokalariok, talde teknikoak, klubak, zaletuek, prentsak, guztiok ligan zentratuta egon behar dugu, horrek ematen digu bizitza, eguneroko ogia”.
Komunikabideek galdetuta, Zulaikak gogorarazi duenez, “lehengoan elkarrizketa batean esaten nuen azken partidetan bi txute-mota daudela. Alde batetik Cádizen aurkako garaipena. Eta bestetik, Rivero, Kijera, Alain eta Espigares bezalako jendea berreskuratu izana, eta gaineratu duenez, “garaipen batek astelehenak alaiak izatea eragiten du, porrot batek tristeak izatea. Hori horrela da. Gogoratu esan nizuela taldea bizirik zegoela adierazten ari zela. Igandean ikusi zen, baina Calahorran ere ikusi zen, 3-0 galdu arren. Eta jende gehiago berreskuratu ahala gehiago ikusiko da”.
Lehen Federazioko 2. Multzoko 12. jardunaldiko partida igandean jokatuko da, Antonio Solana futbol-zelaian, 12:00etatik aurrera.