Manolo Molinak eta Real Uniónek akordioa lortu dute, erdiko atzelari andaluziarra Irungo klubeko jokalari bihurtzeko 2026ko ekainera arte.
Manuel Molina Barrancos (Granada, 1995) libre dator CF Talavera taldetik eta azken denboraldi honetan 39 partida jokatu ditu. Aurretik Linares Deportivo, CP Cacereño, UD Montijo, CS Puertollano, CP Villarrobledo, Roda CF eta UD Maracena taldeetan jokatu zuen.