Club Marino de Luanco taldea izango da azkenean Real Uniónen aurkaria RFEF Kopako final-hamaseirenetan, pasa den ostegunean Asturiaseko finalean UD Llanerari 0-1 irabazi ondoren. Partida irailaren 27an jokatuko da, partida bakar batera, Luancoko Miramar Udal Estadioan, 20:00etatik aurrera.
Aurreko denboraldian bezala, RFEF Kopako finalerdietarako sailkatzen diren lau taldeek Errege Kopa jokatzeko txartela lortuko dute. Gogoan izan behar da Real Unión aurreko denboraldian RFEF Kopako finalerdietaraino iritsi zela, eta bide horretatik Errege Kopa jokatzeko txartela lortu zuela. Lehiaketa horretan Cádiz CF kanporatu zuten Stadium Galen, hiru eta bi gaindituz, eta, ondoren, Mallorca CF taldearen aurka galdu zuten, huts eta bat.