Mario Capelete utzita aterako da neguko merkatu honetan denboraldi amaiera arte. Hala erabaki dute jokalari irundarrak eta Real Uniónek.
Klubeko beheko maila guztietatik igaro ondoren, Capeletek 2012/13 aurredenboraldia egin zuen lehen taldearekin, oraindik jubenila izanda. 2012ko uztailaren 28an egin zuen debuta lagunarteko partiduan, Txerloia futbol zelaian, CD Anaitasunaren aurka (0-5).
Lehen taldearekin debuta ez zen 2016/17 denboraldira arte iritsi (Real Oviedon aritu ondoren). 2016ko irailaren 25ean izan zen, Bigarren B Mailako ligako partidan, Urbieta futbol zelaian, SD Gernikaren aurka (2-2).
Ordutik 157 partida jokatu ditu Real Uniónen lehen taldearekin, Liga, Federazio Kopa eta Errege Koparen artean, eta guztira 16 gol sartu ditu.
Kadeteen Ohorezko Mailako taldea Beñat Ollok entrenatuko du eta kluba beste pertsona bat bilatzen ari da zeregin horietan laguntzeko.