Real Unión eta Mármoles Oiasso S. Coop. enpresak akordioa lortu dute eta, horren arabera, Irungo enpresak kluba babestuko du datorren urtean.
Mármoles Oiasso S. Coop. 2015ean sortu zuten, gremio beretik itxi zuen enpresa bateko 6 bazkide ohik. Harri naturalean (marmolak, granitoak, kuartzitak…) zein artifizialean (silestona, portzelanikoak, hala nola Dektona eta Neolith…) egindako mota guztietako lanetan espezializatuak dira.
“Bainugelako, sukaldeko, atarietako, fatxadetako… plakatuak eta zoladurak lantzen ditugu, eta sukaldeko eta bainugelako inguruneetan adituak gara, horiek baitira gure azken jarduera nagusiak. Gaur egun, Mármoles Oiasso osatzen duen giza taldea 14 pertsonakoa da, eta horrek aditzera ematen du 6 urteko ibilbidean izan duen hazkundea”, adierazi du David Iglesias enpresako kudeatzaile eta bazkideetako batek.
“Mármoles Oiassok urte hauetan egin duen ibilbidea azpimarratzekoa da. Sei lankidek elkartzea eta enpresa berri bat martxan jartzea erabakitzen dute, eta finkatu eta hazi egiten dira, oso denbora gutxian sektorean erreferente bihurtu arte”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.