Real Uniónek eta Mármoles Oiasso S. Coop. enpresak akordioa lortu dute bi aldeak lotzen dituen babesa 2023ko ekainera arte luzatzeko.
Irungo Araso industrialdean dago enpresa, 2015ean sektoreko beste enpresa bateko 6 bazkide ohik sortua. Gaur egun hamabost bat langile ditu, eta mota guztietako lanetan espezializatuta dago, bai harri naturalean (marmolak, granitoak, kuartzitak…), bai artifizialean (silestone, portzelanikoak, Dekton eta Neolith).
Bere jarduera nagusien artean, bainugela, sukalde, atari eta fatxaden plakaketa eta zoladura daude, sukalde eta bainugelako gainazaletan adituak direlarik.