Martín Merquelanz (Irun, 1995) Real Unión Clubeko jokalari berria da. Real Sociedaden harrobian hezi zen, eta CD Mirandés, Rayo Vallecano, SD Eibar eta FC Andorra taldeetan jokatu du. Joan den denboraldian, berriz, Hong Kongeko Kitchee taldean aritu zen, eta Lehen Mailako liga irabazi zuen.
Martín Merquelanz 1,76 metroko eta 72 kiloko ezker hegaleko erasoko jokalaria da. Bere desbordatzeko gaitasun handiagatik, baloiari ematen dion kolpe bikainagatik eta defentsan erakusten duen eskuzabaltasunagatik nabarmentzen da.
Ongi etorri, Martín!