Real Uniónek 2024/25 denboraldiko Futbol Eskolarako izen-emateak ireki ditu 2013, 2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotako haurrentzat.
Entrenamenduen ordutegiak honako hauek izango dira:
- 2013an jaiotakoak. Astelehenetan, 18:45etatik 20:00etara; ostegunetan, 17:30etatik 18:45etara. Irailetik
- 2014an jaiotakoak. Astelehenetan, 18:45etatik 20:00etara. Urritik
- 2015ean eta 2016an jaiotakoak. Astelehenetan, 17:30etik 18:45era. Urritik
Saioak Stadium Galeko belar artifizialeko zelaian egingo dira eta, salbuespen gisa, batzuk belar naturaleko zelaian.
Honako helburu hauek lortu nahi dira:
- Futbolean aritzeko etapak pixkanaka ikastea
- Sormena, ilusioa eta hobetzeko espiritua sustatzea
- Talde-lana ulertzea eta balioestea
- Taldekideekiko, aurkariekiko, arbitroekiko eta instalazioekiko ardura-, autodiziplina- eta errespetu-ohiturak garatzea.
Kuota
2013ko alebin kategorian, ordainketa hiru kuotatan banatzen da: izena emateko unean 100 €-ko lehen kuota eta azaroan eta otsailean 75 €-ko bi kuota gehigarri.
2014., 2015. eta 2016. urteetan jaiotakoentzat ere hiru kuota ezarri dira: 75 eurokoa lehena izena ematean, eta 75 euroko bi kuota gehigarri azaroan eta otsailean.
Entrenamenduko ekipazioa honako hauek osatuko dute: running motxila bat, praka bat, kamiseta bat, mediak eta sudadera bat.
Gure monitore guztiek Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak eskatutako titulazioak dituzte. Gainera, saio batzuetan Real Unióneko lehen taldeko jokalariek parte hartuko dute.
Izen emateak klubaren web orriaren bidez egin beharko dira, esteka honen bidez eskura daitekeen inprimakia betez: https://realunionclub.com/eu/eskola-futbola/