Hurrengo partida:

28/08/2022
| 12:00 |
Real Unión Club - Cornellà

“Mentalizatuta egon behar dugu eta horrela joango gara calahorrara”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak ostiral honetan La Planilla futbol zelaian CD Calahorra taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Zulaika txirrindularitzarekin konparaketa egiten hasi da, taldeak azken asteetan jokatu dituen partiden eta orain datozenen harira. “Pirinioak, Alpeak, Andeak eta gero etorriko dira euskal mendiak… Calahorra, Bilbao Athletic eta Racing, horiek dira izango ditugun hurrengo hiru aurkariak, eta ez badugu uste mendate gogorrak direnik, gaizki goaz. Calahorra, iaz, gure aurretik amaitu zuen. Mailaz igotzeko playoffa jokatu zuen. Deitu Tourmalet, Luz Ardiden edo nahi duzun bezala. Tourra edo Giroa ez dira Coppi gailurrean irabazten, izen gutxiago duten beste mendate horietan irabazten dira. Mentalizatuta egon behar dugu eta horrela joango gara Calahorrara”, adierazi du azpeitiarrak.

Aurreko astean Deportivoren aurka jokatutako jokoari eta emaitzari buruz galdetuta, Real Unióneko entrenatzaileak argi dauka: “Iragan asteko partidarena behin gertatzen da denboraldian zehar. Gure jokoa berreskuratu behar dugu, baloiaren jabetza izan, aurkariak baloia duenean gora joan eta estutu… bidea ez da Deportivoren aurkako partidakoa. Lanari eta gogoari dagokienez bai, baina jokoari dagokionez ez”.

“Uste dut egoeretara hobekien egokitzen dakienak hurbilago izango duela garaipena. Aurrez aurre antzeko ideiak ditugun bi talde gara. Baliteke Calahorrak denboraldia ondo ez hastea, baina Celta Bren aurkako garaipena inflexio-puntua izan zela uste dut”, esan du Zulaikak.

Lehen multzoko 8. jardunaldiko partida ostiralean jokatuko da, La Planilla futbol zelaian, 19:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Uniónen kirol lerro berria aurkeztu da
I. Lehen Federazioko denboraldiaren hasierako Txapelketa
"Aurrera eta goraka. Abonatu zaitez!"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios