San Inazio egunarekin bat eginez, eta ohitura den bezala, hildakoen aldeko ohiko meza izan da astelehen honetan Junkaleko Santa María elizan. Bertan izan dira Real Unióneko lehen taldea, talde teknikoarekin, kontseilariekin eta Igor Emery Administrazio Kontseiluko presidentearekin batera.
Joan dan apirilean hil zen Real Unióneko presidente ohi eta tradizio hau berreskuratzeko sustatzaile nagusia den Iñaki de Mujikarentzat oroitzapen berezia egon da eukaristian zehar.
Real Uniónetik lerro hauek baliagarriak izan daitezen Juncaleko Santa María Elizari eta bere erretore Fernando Jiménez jaunari eskerrak emateko harrera beroagatik.