Real Unión eta Mikel Bengoa akordiora iritsi dira eta gasteiztarra Irungo taldearen kirol zuzendari berria izango da. Gaur goizean bertan sinatu da kontratua Stadium Galeko instalazioetan. Uztailaren 1ean sartuko da diziplina unionistan.
Mikel Bengoa Ruiz de Azua (Gasteiz, 1991) U16 kategoriako Euskadiko hautatzailea izan zen 2015 eta 2018 artean. Azken lau denboraldietan Deportivo Alavéseko idazkaritza teknikoan lan egin du, harrobiko futbolerako zein futbol profesionalerako erakartze lanak eginez.
“Ilusio handiz nago Real Unióneko Administrazio Kontseiluak eman didan aukerarekin, eta nire aletxoa proiektura ekartzeko gogoz nator”, adierazi du Bengoak.
Igor Emeryk, Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak, honako hau adierazi du: “Mikel Bengoarekin, batetik, orain arte egindako lanari jarraipena eman nahi diogu, lehendik dagoen egituran integratuz, eta, bestetik, gosea eta eboluzionatzeko gogoa ekarri nahi ditugu, bai kolektiboan, bai indibidualean. Mikel gaztea da, baina ibilbide oparoa du Deportivo Alavéseko idazkaritza teknikoan”.