Hondarribia FEko entrenatzaile eta zuzendari teknikoa izan da hainbat etapetan eta Valentzian eta Moskuko Spartaken lan egin du.
Mikel Jauregi Alustiza (Hondarribia, 1965) Real Unioneko harrobiaren arduradun berria izendatu dute. Entrenatzailea da UEFO PRO baimenarekin eta hainbat etapetan Hondarribia FEko entrenatzaile eta zuzendari teknikoa.
Valentziako azterketa departamentuko teknikaria izan zen 2010-11 eta 2011-12 denboraldietan eta Moskuko Spartakeko azterketa departamentuko teknikaria 2012-13 denboraldian.