Mikel Llorentek ez du Real Unióneko lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko. Klubak gaur goizean bertan eman dio erabakiaren berri entrenatzaile hondarribiarrari.
Aimar Sagastibeltzak (bigarren entrenatzailea) eta Jorge Álvarezek (prestatzaile fisikoa) ere ez dute lantalde teknikoan jarraituko.
Real Unionek euren profesionaltasuna eskertu eta zorte ona opa nahi die etorkizuneko proiektu profesional eta pertsonaletan.