Azken denboraldi honetan 22 neurketa jokatu ditu SD Leioarekin.
Real Unionek eta Mikel Praderak akordio batera iritsi dira Zaldibarko aurrelariak datorren denboraldian Irunen jokatzeko.
Mikel Pradera Belar (Zaldibar, 1995) jokalariak honako talde hauetatik pasa da: SCD Durango, CD Elorrio, Santutxu FC, SCD Durango eta SD Leioa. Azken denboraldi honetan 22 partida jokatu ditu, horietariko 14 Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehenengo fasean, beste 7 bigarren fasean eta Errege Kopako beste bat.
“Oso pozik nago fitxaketarekin. Laster ikusiko gara Stadium Galen”, adierazi du jokalariak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.