CE Sabadell: Puig; Molina (Dieste, 76. min.), Sala, Morgado, Vergés; Altimira, López (Vargas, 60. Min.), Víctor, Astals, Piñol (García, 54. min.); Keita.
Real Unión Club: Irazusta; Aramburu (Espigares, 57. min.), Montoro, Pérez, Kijera (Jaso, 76. min.); Rivero, Beobide, Oyarzun (Luque, 65. min.), Núñez (Bravo, 57. min.), Sánchez; Gagua (Seguín, 57. min.).
Emaitza (0-1): 0-1, Espigares (59. min.).
Epailea: Juan Antonio Campos Salinas. Txartel horia atera die Astalsi (55. min.) eta Salari (83. min.) CE Sabadellen eta Núñezi (44. min.), Arambururi (46. min.), Kijerari (72. min.), Seguíni (74. min.), Bravori (84. min.), Luqueri (86. min.) eta Beobideri (90. min.) Real Uniónen.
Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 15. jardunaldia. Nova Creu Alta (Sabadell). 2.134 ikusle.
David Movilla ezin hobeto estreinatu da Real Uniónen aulkian. Irundarrek 0-1 irabazi dute gaur arratsaldean Nova Creu Altan, Espigaresek bigarren zatiko lehen minutuetan korner baten irteeran sartutako golari esker, eta hiru puntu berri lortu dituzte, igandean Sorian lortutakoen ostean.
Alain Oyarzun izan da abisatzen lehena, 2. minutuan falta bat atera eta atezainaren eskuetara joan da. Altimirak, 12. minutuan, etxekoen erantzuna eman du, kornerrera joan den jaurtiketa batekin, irundarren defentsan jo ostean. Oyarzun berriro saiatu da 29. minutuan, urrutitik, ezker hankarekin egindako jaurtiketa indartsu batekin, Puig geldiketa on batera behartuz. Eta, berriz ere, Altimiraren oinetan erantzuna CE Sabadellentzat, aterik aurkitu ez duen areaz kanpoko jaurtiketa batekin. 36. minutua zen.
Bigarren zatia erritmo biziagoz hasi da eta etxeko taldeak aukerak izan ditu. Baloia errodatu eta segundo gutxira Irazustak ondo atera du Altalsek jaurtitako falta. 50. minutuan, CE Sabadallek partidako abagune argienetako bat izan du. Vergésen barneratzea eta bere jaurtiketak zutoinean jo du Irazustaren esku on baten ondoren. Eta talde arlekinatua partidan nagusitzen hasi zela zirudienean, irundarren gola iritsi da. Alain Oyarzunek korner jaurtiketa egin du eta Espigaresek, buruz, 0-1ekoa jarri du markagailuan. Hortik aurrera, defendatzea tokatu da, berdinketaren bila abiatu den eta aukera onak izan dituen etxeko taldearekin. Morgado, korner baten irteeran, 73. minutuan, berdintzeko zorian egon da. Irazustaren geldialdi handi batek ekidin du, gaur Nova Creu Altan nabarmendu denetako bat. Protagonista berak bi minutu geroago. Oraingoan Morgadoren errematea kanpora joan da. Etxekoen azken abagunea 87. minutuan iritsi da, Keitak eskuinetik egindako jaurtiketa bati esker, Irazustak gelditu on bat egitera behartu duena.
Garaipen honekin Real Unión hamahirugarren postuan da eta jaitsiera postuetatik atera da 19 punturekin. Igandean Osasuna Promesas hartuko du Stadium Galen, 17:00etatik aurrera.