Hurrengo partida:

22/05/2022
| |
Extremadura UD - Real Unión Club

Nairobiko 13 emakumeren sukaldaritzako ikasketetan laguntzeko 6000 kilometro solidario

Real Uniónek bere gain hartuko du 13 nesketako bat.

Hondarribia eta Nairobi (Kenia) hurbilago egongo dira azken hiri honetako 13 nesken formakuntzan lagundu nahi duen proiektu solidario bati esker. Aurkezpena Udaletxeko Areto Nagusian egin berri da, eta han izan dira, besteak beste, Juan Luis Silanes eta Gotzone Larrarte Kiroletako eta Berdintasun zein Kooperazioko zinegotziak, Juan Bald eta Esther Patrocinio Harambee Afrika Elkarrekin Bai gobernuz kanpoko erakundekoak, eta ekimenean haseratik laguntzaile diren Hondarribia Arraun Elkarteko eta Real Union-eko ordezkariak ere.

“Harambee Elkartetik lehen deia jaso genuenetik oso ekimen polita iruditu zitzaigun” esan du Juan Luis Silanes zinegotziak. “Arraunaren bidez, kasu honetan ergometroaren bidez, bertoko neskek Nairobiko nesken formazioan laguntzea oso gauza polita iruditu zitzaigun, eta hala, beharrekoza den guztia egiten saiatu gara. Ekimena abenduaren 18an izango da Jostaldi pilotalekuan, nahiz eta aurretik, gaur bertatik, on line bidez ere egin ahal izango den”.

Gotzone Larrarte Berdintasun eta Kooperazio zinegotziak gehitu du “Udaletik ateak irekita dauzkagu hau bezalako proiektu solidarioentzat, are gehiago berdintasuna lortzeko helburua badute”.

Hondarribia Arraun Elkarteko Edorta Kanpandegik iniziatibaren garrantzia azpimarratu zuen. “Gure aldetik, haseratik eman genuen baietza, ergometroak laga ditugu, gure arraunlari neskek parte hartuko dute eta ia denon artean Nairobi 13 neska hauen etorkizunean laguntzea lortzen dugun”.

Real Unióneko presidente den Igor Emeryk ildo beretik egin zuen. “Deia jaso bezai laister, lanean jarri ginen. Administrazio Kontseiluan aipatu genuen eta denen arteko adostasuna izanda, aurrera egin dugu. 13 nesketatik bat ‘gure’ egin dugu, bere formazioan laguntzeko, eta horretarako gure partida batean lortzen dugunetik horretara bideratuko dugu. Gainera, klubeko langileek ere ekarpenak egingo dituzte. Guztion artean egin beharrekoa dugu”, gehitu du Emeryk.

6.000 kilometro ergometroan

Juan Bald Harambee Afrika Elkarrekin Bai elkarteko ordezkariak eman ditu xehetasun guztiak. “Hondarribia-Nairobi Challenge erronka abenduaren 18an izango da fisikoki Jostaldi pilotalekuan, baina bere ibilbidea hasi berria du. Bi hirien artean dagoen 6.000 kilometroko distantzia ergometroan bete nahi dugu. Erronka honekin Nairobiko Kibondeni ostalaritza eskolan ikasketak burutzen lagundu nahi ditu hamahiru emakume. Helburu argia du dinamikak: kalitatezko zerbitzuak eskaintzen dituzten negozioak sortzea, benetan aurrera egiteko aukera handiak eta errealak izango dituztenak, tokiko ekonomian inpaktu handia lortuz, eta gaur egun pobrezian bizi diren tokietan errentak sortuz”.

Bere izenak honakoak dira: Anastacia Achieng, Bridgit Maumu, Dorcas Awinja, Eva Kainda, Faith Chemutai, Grace Mwaura, Jane Kamau, Lavinia Kibisu, Margaret Mumbe, Monica Wanjiku, Scoviah Gathoni, Vivian Nyaboke y Lydia Wangari.

“Hori horrela, 6.000 kilmetro egin nahi ditugu. Horretarako hainbat bide zehaztu ditu GKEak: diru laguntza emanez edo ergometroarekin egindako kilometro kopurua QR kode baten bitartez eskaneatuz. Horrez gain, Hondarribia eta Hibaika arraun elkarteetako zein Kaiarriba Donostiarra eta Donostia Arraun Lagunak klubetako emakume arraunlariekin batera zuzeneko saioa eskainiko dute abenduaren 18an, Jostaldi pilotalekuan”.

Kilometroak ikasketa beka bihurtuko dituzte. Informazio guztia https://www.afrikaelkarrekinbai.org/ gunean topa daiteke.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista
Filiala mailaz jaitsi da, garaipena lortu arren
Play-offarekin amets egiten jarraitzeko garaipena