42 punturekin jarri da Real Union, helburutik oso gertu.
Real Union Club: Irazustabarrena; Azkoiti, Kijera (Ariztimuño, 87. min.), Senar, Perez; Beobide, Capelete (Donoso, 82. min.), Thior (Madrazo, 45. min.), Llamas (Rivera, 45. min.), Rivero; Viguera (Galan, 82. min.).
CD Ebro: Matic; Palomares, Royo, Espin, Lopez (Marco, 45. min.); Fernandez (Moyano, 70. min.), Parejo, Morillas (Real, 45. min.), Carrion, Quesada (Sanchez, 70. min.); Gutierrez.
Emaitza (3-0): 1-0, Viguera (54. min.); 2-0, Capelete (77. min.); 3-0, Viguera (80. min.).
Epailea: German Cid Camacho (Gaztela eta Leon). Txartel horia atera dio Senarri (36. min.) Real Unionen aldetik eta Morillasi (39. min.) Ebroren aldetik.
Bestelakorik: Bigarren B Mailako II Multzoko D Azpimultzoko 3. jardunaldia. Stadium Gal, ateak itxita. Minutuko isilunea neurketa hasi baino lehen Mañuel Irazoquiren oroimenez, Real Unioneko jokalari ohia.
Neurketa borobila Real Unionek gaur arratsaldean jokatutakoa eta garaipen garrantzitsua lortutakoa 1. RFEF maila berrirako sailkatzeko helburua lortzeko. Partidako lehenengo minutuetan Ebrok Real Unionen bila atera da baina lehenengo zatia aurrera joan ahala Aitor Zulaikarenak baloiaz jabetu dira eta neurketa kontrolatu dute. Bi penalti eskatu ditu lehenengo zatian Real Unionek. Lehenengoa Mario Capeletek 5. minutuan, bigarrena Ivan Perezek 19. minutuan. Epaileak jarraitzeko eskatu du bi kasuetan. Aukera garbi bakarra lehenengo 45 minutuetan, Sergio Llamasek 10. minutuan izandakoa hain zuzen ere. Gasteiztarrari baloia area txikian gelditu baina jaurtiketa Urosek asmatu eta kornerrera bidali du.
Bigarren zatiarekin etorri da Real Unionen gol festa, nahiz eta lehenengo aukera Ebrok eduki duen, Fernandezen bitartez. Bere jaurtiketa Kijeran jo eta kornerrera joan da. Neurketako lehenengo gola 54. minutuan etorri da. Viguerak baloia jaso eta bere ezkerkada Uroses eskuin eskuadratik sartu da. Sekulako gola Real Unioneko aurrelariak lortutakoa. 77. minutuan Capeleteren bitartez lortu du Real Unionek bigarrena. Eskuin hegaletik sartu eta bere jaurtiketa Uroses ezker eskuadratik sartu da. Hori gutxi balitz, 80. minutuan, Vigueraren bigarrena eta Real Unionen hirugarrena etorri da. Gaurko garaipenarekin 42 punturekin jartzen da Real Union, helburutik oso gertu.