Real Unión Klubak jakinarazten du, pasa den larunbatean Beasainen jasandako lesioaren ondoren, futbolaria Peru Ruiz arrakastaz operatua izan dela tibia eta peroneko hausturagatik, Donostiako Poliklinikan.
Sendatze epea lesioaren bilakaeraren arabera zehaztuko da.
Klubatik, gure animo eta babes guztia helarazi nahi diogu Peruri errekuperazio prozesu honetan, eta era berean, jasotako maitasun-adierazpen ugariengatik eskerrak eman nahi ditugu.
Ánimo, Peru!