Real Uniónen eta CD Atlético Balearesen arteko partida hasi baino minutu batzuk lehenago minutu bateko isilunea eta omenaldi sentitua egin zaizkio Iñaki de Mujikari, 1979 eta 1983 artean klubeko presidentea izan zenari.
Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak, Igor Emeryk, eta Siso Fernández de Ávilak, Iñakiren lagun pertsonalak, lore-sorta bat utzi dute abonatu bezala urte guzti hauetan izan duen eserlekuan.