Ongizate, prestakintza eta garapen pertsonaleko arloa

Definizioa eta eginkizunak:

Alde batetik, ongizateari dagokionez, helburu nagusiak dira kluba osatzen duten pertsona guztien ongizate fisiko, psikiko eta sozio-emozionala zaintzea eta Indarkeriaren Aurkako Haurren eta Nerabeen Babes Integralari buruzko Legea ezartzea klubeko estamentu guztietan.

Horrez gain, arreta jarri behar da beste kirol-erakunde batzuekin eta haurrak babesteko erakundeekin lankidetzan aritzeko sareak sustatu eta ehuntzean, eta erakunde horiekin koordinatzean. Halaber, parte hartu behar da eta topaketak antolatu behar dira, beste kirol-erakunde batzuekin eta haurrak babesteko erakundeekin esperientziak partekatzeko.

Ongizate Arloaren erronka nagusietako bat klubaren I. Berdintasun Plana diseinatzea da, egoeraren diagnostikoa eginez, klubeko arlo ezberdinetako kolektiboen beharrak bilduz eta, denbora, espazio eta klubeko arduradunen ikuskaritzapean, datozen lau urteetan zehar gauzatuko diren hainbat neurri landuz.

Prestakuntzari dagokionez, lana klubeko langileentzako urteko prestakuntza-plan bat diseinatzera bideratzen da (arlo administratiboa, medikoa, kirolekoa, metodologikoa…), bai eta familientzako eta klubeko jokalarientzako borondatezko prestakuntza-plan bat diseinatzera ere. Familien eta jokalarien prestakuntza-plan honek bi ardatz ditu nagusiki: Osasunerako Hezkuntza, Balioetan oinarritutako Hezkuntza eta Haurrak Babesteko Hezkuntza.

Azkenik, garapen pertsonalari dagokionez, klubaren laguntza behar izan dezaketen jokalariei, langileei eta familiei laguntzea bilatzen da, bai eta hazkunde indibidualerako eta orientaziorako espazioak eskaintzea jokalari bakoitzaren kirol-ibilbidea aukeratzeko orduan, eta autoezagutzarako talde-espazioak eta banakako espazioak sortzea ere.

Arloko arduraduna:

Borja Abad

Borja Abad

Arloko arduraduna

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)