Oiartzunen du egoitza enpresak, eta eraikuntzarako, industriarako, lorezaintzarako eta ekitaldietarako makinak alokatzen eta saltzen ditu.
Real Unión eta Orialki akordio batera iritsi dira, eta, horren arabera, enpresa oiartzuarra, eraikuntzarako, industriarako, lorezaintzarako eta ekitaldietarako makinak alokatu eta saltzen dituena, klubaren babesle izango da denboraldi honetarako. 2010ean sortu zen, eta Lintzirin industrialdean du egoitza. 5.000 m2 baino gehiagoko azalera du, eta 500 makina mota baino gehiago ditu.
“Helburua da industrian, eraikuntzan edo makineriaren alokairuak bere helburua bete dezakeen edozein eremutan sor daitekeen edozein premiari irtenbide ezin hobea eskaintzea”, adierazi du Javier Etxarri Orialkiko gerenteak, eta aitortu duenez, “Emery familiaren proiektu berria Real Uniónentzat erakargarria iruditzen zaigu. Horregatik ez genuen zalantzarik izan klubarekin hitz egiteko aukera izan genuenean”.
Igor Emeryk, Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak adierazi duenez, “Orialki bezalako enpresen babesa eskertzekoa da, apurka-apurka proiektua arlo ekonomikoan finkatzen joateko aukera ematen digutelako. Lan handiko hilabeteak izan direnak babes eta lankidetza akordioetan islatzen hasi gara, baina Real Unión maite duen edozein enpresa edo negoziok gurekin harremanetan jarri besterik ez duela egin behar gogorarazi nahi dut. Pozik azalduko diegu gure proiektua”.