Astelehenean Stadium Galen oso bisita berezia izan genuen. Caser Residencial Anakako egoiliarrak Stadium Galen izan ziren oroimen tailer bat egiteko, Real Unión Clubeko Beteranoen Elkarteak antolatua eta Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak bultzatua.
Gure gonbidatuek instalazioak bisitatu ahal izan zituzten, zelaira salto egin -baita penaltien bat bota ere- eta, klub honen historiaren bitartez, bere iraganeko bizipenak gogoratu, taldeak dituen lau Errege Kopak altxatzeko aukera ere izan zutelarik.
Anfitrioiak Igor Emery, Real Union Clubeko presidentea, eta Ricardo Costa, atezainen entrenatzailea, izan ziren. Gure estadiotik eta gure historiatik ibilaldi bat egiteaz gain, partida bat ikustera gonbidatu zituzten. Laster gure etxean berriro ikustea espero dugu!
Real Unión Club S.A.D. © 2023 Eskubide guztiak erreserbatuak
Legezko abisua – Pribatutasun-politika – Cookies-politika