Hurrengo partida:

3/03/2024
| 16:00 |
Real Unión Club - Barça Atlètic

Osasuna Promesasek hiru puntuak eskuratu ditu Stadium Galen

Real Unión Club: Irazusta; Pérez, Montoro, Baz, Joseca (Escorcia, 83. min.); Vidorreta, Rivero, Alain (Córdoba, 72. min.), Cerdá (Muñoz, 55. min.), Solís; Escobar (Peru Ruiz, 83. min.).

Osasuna Promesas: Stamatakis; More, Adama, Garriz, Rabadán (García, 88. min.); Osambela (Mutilva, 75. min.), Yoldi (Nowend, 88. min.), Bujan (Arguibide, 75. min.), Molina, Eneko; Svensson (Agirre, 58. min.).

Emaitza (2-3): 1-0, Escobar (30. min.); 1-1, Yoldi (31. min.); 1-2, Eneko (45. Min.); 2-2, Solís (77. min.); 2-3, Agirre, penaltiz (85. min.).

Epailea: Alonso De Ena Wolf. Txartel horia atera die Escobarri (40. min.) Real Uniónen eta Osambelari (54. min.) Osasuna Promesasen. Santiago Castillejo entrenatzaile bisitariari ere txartel horia atera dio (76. min.).

Bestelakorik: Lehen Federazioko I. Multzoko ligako 16. jardunaldia. Stadium Gal.

Real Uniónek porrota jaso du Stadium Galen urteko azken partidan. Osasuna Promesasek eskuratu ditu hiru puntuak, azken minutuetan 2-3koa oso eztabaidatua izan den penalti bat sartu ondoren, irundarrek markagailuan aurrea hartu eta bigarren zatiaren erdian berriro berdintzea lortu eta gero.

Real Unión hobea izan da lehen berrogeita bost minutuetan. Fran Justok zuzentzen duen taldea nagusi izan da eta ez du merezi izan atsedenaldira markagailuan atzetik joatea. Lehen aukera argia irundarrentzat, partida hasi eta bost minutura, Josecak ezker hegaletik egindako erdiraketa batekin, Solísi gora joan zaiona Cerdátik buruz jaso ondoren. Alain saiatu da falta zuzen batekin ordu laurdena bete denean, Stamatakisi geldiketa on batera behartuz kornerrera bidaltzeko. Partida hasi eta ordu erdira irundarrak aurreratu dira Escobarren bitartez, bisitarien atezaina jaurtiketa gurutzatu batekin gainditu ondoren. Nolanahi ere, etxekoen pozak ez du asko iraun. Hurrengo jokaldian Yoldik berdinketaren gola markagailura igoarazi du. Real Unión azkar suspertzen saiatu da. 33 minutuan Alainen korner jaurtiketa bat Bazek errematatu du posizio behartuan. Gora joan da. Alain bera hurrengo jokaldian saiatu da beste falta jaurtiketa batekin, eskoratuegia. Eta 38. minutuan, irundarren beste aukera argi bat. Solísek korner labur bat atera du, Alainen erdiraketa, eta Iván Pérezek buruz egin duen erremateak Stamatakisen esku-hartze on bat behartu du. 40. minutuan iritsi da partidako lehen jokaldi polemikoa, Irungo taldeak Iván Pérezi egindako penalti batekin. Epaileak ez du adierazi. Aldageletara 1-1ekoarekin joango zirelakoan, Enekok 1-2koa jarri du 45. minutuan Osasuna Promesasentzat.

Aldaketek Real Unión suspertu dute bigarren zatian, eta minutuek aurrera egin ahala Osasuna Promesas atzean sartu du. Solísek, 77. minutuan, berdinketaren gola egin du. Ordu laurden aurretik zegoela saiatu da talde irundarra partidaren bila joaten, baina aurkako penalti zalantzagarri batekin egin du topo, oraingo honetan epaileak adierazi duena, Bazek besoarekin urrundu duela ulertuta. Agirrek 11 metroetatik gola egin du. Hortik aurrera, irundarrak berriz ere kargan, bisitariak bere arean sartuz, Montororen eta Vidorretaren erremateekin eta Escorciaren jaurtiketa altuegiarekin. Real Uniónek datorren igandean, 12:00etan, itxiko du urtea Sanseri Zubietako instalazioetan bisita eginez, Ligako 17. jardunaldiko partidan.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Porrota Sabadellen
Deusto FC taldeak Galeko anexoko hiru puntuak eskuratu ditu
"Ideia argiekin goaz, han irabazten saiatzera"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)