Bi multzo egongo dira eta multzo bakoitzeko lehenengo lau sailkatuak igotzeagatik borrokatuko dira.
Gipuzkoako Futbol Federazioak Ohorezko Erregional Maila datorren otsailaren 20an hasiko dela berriro ezagutzera eman du. Azkenik, ligako lehen jardunaldia, urrian jokatutakoa pandemiarengatik txapelketa eten baino lehen, baliotzat hartuko da, otsailaren 20-21 bitartean jokatuko dena txapelketako bigarren jardunaldia izango delarik.
Txapelketa ekainean bukatzeko xedearekin, Gipuzkoako Futbol Federazioak, gipuzkoako klubekin adostuta, txapelketa formatua berregituratu egin du eta bi multzo osatu dira:
I. Multzoa:
Zarautz KE, Añorga KKE, Beti Gazte KJKE, Allerru KE, Oiartzun KE, Touring KE, Real Unión B, SD Euskalduna, Ordizia KE y CD Hernani.
II. Multzoa:
SD Eibar Urko, Aretxabaleta KE, Mutriku FT, CD Elgoibar, Amaikak Bat KE, Urola KE, Mondragón CF, Bergara KE y Aloña Mendi KE.
Txapelketa formatua
Multzo bakoitzeko taldeek beraien hartean neurtuko dira, itzuli bakar batean, zozketan suertatutako futbol zelaian. Multzo bakoitzeko lehenengo lau sailkatuak igoera fasea jokatuko dute bi partidatara kanporaketa formatu batean, finala izan ezik, partida bakarrera eta zelai neutral batean jokatuko delarik. Irabazleak zuzenean igotzea lortuko du eta azpitxapelduna ligaxka bat jokatuko du Bizkaia eta Arabako bigarren sailkatuekin igoera txartel gehiago egotekotan beteak izateko.
Igoera faserako sailkatzen ez diren taldeek Gipuzkoako Kopa jokatuko dute. Gipuzkoako Futbol Federazioak mailaz ez direla talderik jaitsiko erabaki du.
Ligako bigarren jardunaldian Real Union Bk SD Euskalduna hartuko du Ugalde-Kateko futbol zelaian, eguna eta ordua jartzeke. Gogorarazi behar da urrian Errenterian jokatutako lehen jardunaldian Real Union Bk Touring KE hartu zuela mendean (0-2).