Real Unión eta Pádel Indoor Bidasoa akordio batera iritsi dira eta Irungo enpresa talde txuribeltzaren babeslea izango da. Pádel Indoor Bidasoa padelean erreferentzia bihurtu da bere 9 urteetan, eskualde, probintzia eta Euskadi mailan. Haien ikuspegia kalitatezko padela eskuragarriago, osoago eta dibertigarriago bihurtzea da, ongizate fisikoa eta mentala hobetu nahi dutenentzat. Pádel Indoor Bidasoako instalazioak Irungo Bidaurre-Ureder industrialdean daude, 2.000 metro karratuko azalera eta 6 pista estali dituzte, gero eta ezagunagoa den kirol hau praktikatzeko, eta erabilera anitzeko hainbat areto dituzte jarduera osagarrietarako. Orduka alokatu ahal izateaz gain, klubak padel-eskola bat du maila guztietarako, hastapenetik hasi eta lehiaketaraino, bai haurrentzat, bai helduentzat, edozein ordutegitan. Era berean, jarduera gehigarriak programatzen dira, hala nola entrenamendu pertsonalak, K-Strech…, kirolaren, osasunaren eta jarduera fisikoaren eskaintza osatzeko.
“Klubarekiko harremana estua da aspalditik. Jokalariak eta teknikariak padela praktikatzera etortzen dira beren tarte libreetan. Aurreko denboraldiaren amaieran ere txapelketa bat antolatu genuen jokalariekin. Harreman ona dugu Administrazio Kontseiluarekin, eta modu naturalean sortu den lotura da”, adierazi du Huntz Gartziak, Pádel Indoor Bidasoako arduradunetako batek.
“Padela azken urteetan modu esponentzialean hazten ari den kirola da. Hemen, Bidasoako eskualdean, Pádel Indoor Bidasoak duela urte batzuk Bentasen instalazio moderno eta hornituak irekitzearen aldeko apustua egin zuen. Eta ahalegin eta lan onarekin hazten ari dira urtez urte, eta kirol hau gure artean finkatzen ari dira. Guri begiratzeko ispilua dira, denbora daramatelako gauzak oso ondo egiten “, ziurtatu du Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.