Partida bikaina jokatu du Real Uniónek, baina berdinketa besterik ez du lortu

Real Unión Club: Agirre; Luna (Eimil, 91. min.), Montoro, Pérez, Joseca; Muñoz (O´Reilly, 60. min.), Vidorreta, Rivero, Córdoba (Oyarzun, 60. min.), Solís; Benito (Escobar, 72. min.).

CD Lugo: Lucas; Carlos Julio, Gorka, Thiago Ojeda (Aguza, 63. min.), Alberto López; Castrín, Willy (Antonetti, 89. min.), Aranda (Mérida, 75. min.), Jozabed, Antoñín (Da Costa, 63. min.); Quintana (Víctor Narro, 89. min.).

Emaitza (0-0).

Epailea: Jaime Ruiz Álvarez. Txartel horia atera dio Carlos Juliori (44. min.) CD Lugon.

Bestelakorik: Lehen Federazioko I. Multzoko ligako 22. jardunaldia. Stadium Gal. Partida hasi aurretik minutu bateko isilunea egin da Juan Sagasta Eguidazu (Real Unióneko jokalari ohia), Ángel Franco Martínez (nazioarteko epaile ohia) eta Santiago Menéndez Rodríguez (nazioarteko lerroko epaile ohia) gogoratzeko. Bi taldeetako jokalariek besoko berdeak jantzi dituzte bihar ospatuko den Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Real Uniónek hutsean berdindu du Stadium Galen, CD Lugoren aurka, Iñigo Idiakezen taldearen partida on batean, “baloiarekin zein baloirik gabe, onena hemen nagoenetik”, entrenatzaile donostiarrak prentsa aretoan azaldu duenez. Irundarrek nahi eta bilatu dute partida osoan zehar, baina gola ez da iritsi, 90 minututan ate barrura jaurti ez duen CD Lugoren aurka. Bisitariak Irungo area inguratu dute lehen minutuetan, geldikako bi jokaldirekin. Lehen ordu erditik aurrera, Real Uniónen nagusitasuna, konbinazio onekin eta hegaleko sarrerekin, bai Josecarenak, bai Lunarenak. Córdobak, 39.ean, irundarrak aurreratzeko aukera izan du, baina area kanpotik egindako jaurtiketa gora joan da.

Oyarzun, minutu batzuk lehenago berdegunean sartua zena O ‘Reilly debutariarekin batera, gola sartzeko zorian egon da 66.ean. Falta jaurtiketa bikaina, baina Lucasek geldiketa ona egin du kornerrera bidaltzeko. 73.ean, Escobarrek, Benitoren ordez sartu dena, ezkerrarekin gurutzatu du, baina baloia atezainaren eskuetara joan da. Datorren larunbatean Real Uniónek Nàstic de Tarragona taldearen aurka jokatuko du Ligako 23. jardunaldian, Nou Estadin, 16:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Kanpoan jasotako porrota, aho zapore garratzarekin
BM Supermerkatuak Real Unión Clubarekin duen babesletza-hitzarmena berritu du
Porrot engainagarria etxean

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)