“Partida ezberdina da”

Sergio Francisco eta David Movilla Sanseko eta Real Unióneko entrenatzaileek euren taldeen kamisetarekin atera dute argazkia gaur arratsaldean Reale Arenan. Larunbat honetan, 19:00etatik aurrera, Lehen Federazioko 2. multzoko 23. jardunaldiko liga partida jokatuko dute han.

“Partida ezberdina da, Gipuzkoako futbolarentzat eta niretzat ere, nire iragan unionistarengatik eta uste dudalako oso partida polita dela guztiontzat, ikusteko eta jokatzeko. Helburua daramagun dinamika eta inertziari eustea da. Oso pozik gaude, baina jarraitu beharra dago. Etxean indartsu sentitzen gara eta jokalariek maila zorrotz batean aurrera egiten jarraitzea nahi dugu”, adierazi du Sergio Franciscok. “Joaneko partida ere oso zaila izan zen eta maila honetako partida bakoitzak asko eskatzen digu”.

“Astearen hasieratik sumatzen da taldean, giroan. Aste batzuk dira horren berri eman zigutela, eta zein da Reale Arena baino eszenatoki hoberik horrelako partida baterako. Nahiz eta entrenatzaileak eta jokalariak normalean berdegunean gertatzen denaren zain egon, ez dago zalantzarik berdegunetik kanpo dagoenak ere baldintzatzen duela”, adierazi du David Movillak. Jokaleku horiek futbolariari aktibatu egiten diotela ere adierazi du, “baina bi aldeetatik. Sansek lehen taldearen orbitan dauden jokalariak ditu, hemen minutuak izan dituztenak eta hemen lehiatzea arraroa izango ez zaienak eta beraientzat ere motibazioa ekarriko diena”.

Autobusak Reale Arenara joateko

Real Uniónek partidara autobusez joateko aukera dutela gogorarazi nahi die zaletuei. Realak 500 sarrera eman dizkio guztira klubari, Real Uniónen denda ofizialean salgai. Zaletuek modalitate hauetaz baliatu ahal izango dira:

Busa + sarrera: 17 euro pertsonako
Busa bakarrik: 5 euro pertsonako
Sarrera: 12 euro pertsonako (adina edozein dela ere)

Real Uniónen denda ofiziala zabalik dago astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era. Hiru modalitateetako edozeinetan sartzeko azken eguna ostirala izango da, 19:00etan.

Autobusa larunbatean 17:00etan aterako da Stadium Galetik. Itzulera 21:15erako aurreikusita dago, partidaren amaieran.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Riazorren galdu du baina mailari eustea lortu du
Real Unión Rocak etxean garaipena lortuta esan dio agur denboraldiari
Telmo Doladok Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria jaso du

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)