Hurrengo partida:

3/03/2024
| 16:00 |
Real Unión Club - Barça Atlètic

“Partida ezberdina imajinatzen dut igandekoarekin alderatuta”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzailea Stadium Galeko prentsa aretoan izan da gaur goizean, talde irundarrak igande honetan Balear futbol-zelaian CD Atlético Baleares taldearen aurka 20:00etatik aurrera jokatuko duen partidaren atarian.

Kazetarien galderei erantzunez, Real Unióneko teknikariak zera esan du: “Aurreko astean UR Cornellàren aurkako partidarekin aldenduz partida ezberdina imajinatzen dut, hainbat arrazoirengatik. Lehenik eta behin, agertokia aldatu egiten delako; bigarrenik, aurre egingo diogun plantilla erabat desberdina delako UE Cornellàrekin alderatuta; eta hiru, Atlético Balearesen orain arte ikusi dugunaren planteamendua ezberdina delako ere, beste marrazki batekin”.

Asteazkenean Federazio Kopako Fase Autonomikoko finaleko joaneko partidari buruz Zulaikak adierazi duenez, “Leioako partida ondo etorri zaigu zeharkako helburu bat lortzeko, hau da, minutuak banatzeko. Ia guztiek izan dute titulartasun bat eta ia guztiek 90 minutu edo gehiago jokatu dute. Baina Federazio Koparen helburua Errege Kopara iristea da”.

RFEFek atzo iragarri zuen partidarako ordutegi-aldaketaz ere galdetu diote kazetariek azpeitiarrari. “Nik, egia esan, nahiago dut arratsaldeko zortzietan jokatzea eguerdiko hamabietan baino, baina joan den igandean ere bai. Uste dut joan den igandean baino baldintza okerragoak ez ditugula Mallorcan izango. Ezin dena da astero muntatzen den zirkua. Atlético Balearesek ordutegi aldaketa eskatu zuen, egutegiaren arabera. Ezetz esan zioten. Orain, bidaiatzeko bi egun falta direnean, baietz diote, eta bidaia-plan osoa aldatzen dizute. Zirkoa egiten dugunean kritikatzen gaituzte. Beste batzuek egiten dutenean ere kritika egin behar zaie. Ezin da izan”, adierazi du Zulaikak.

Partida, Lehen Federazioko 2. Multzoko 2. jardunaldiari dagokiona, igandean jokatuko da, Balear futbol-zelaian, 20:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Porrota Sabadellen
Deusto FC taldeak Galeko anexoko hiru puntuak eskuratu ditu
"Ideia argiekin goaz, han irabazten saiatzera"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)