“Partida garrantzitsu bakarra, oraintxe bertan, hau da: hemen dut arretarik handiena”

David Movilla Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak bihar Barça Atlèticen aurka jokatuko duen partidaren atarian.

Kazetariek galdetuta, Barakaldokoak aitortu du entrenatzeko gogoa zuela, denbora baten ondoren. “Bokaziozko entrenatzailetzat dut neure burua, duela 16 urte baino gehiagotik nire lanbidea izateaz gain. Txikitatik argi neukan entrenatzaile izan nahi nuela. Egia da denbora hori formakuntzarako eta neureei denbora eskaintzeko aprobetxatu dudala, baina zerbait falta zitzaidan. Eta berdegunera itzuli eta aldagela batean txapelketako adrenalinak betetzen eta osatzen nau. Oso pozik nago. Lehen egunean esan nuen pribilegiatua sentitzen naizela entrenatzaile askok aulki honetan egon nahiko luketelako”.

Aurkariari buruz esan duenez, “futbol profesionalean epe laburrean ikusiko ditugun futbolariak dituzte. Ahalik eta gehien eskatuko digu, bertsio ona ematea, banakako zein taldeko potentzialtasun guztiak neutralizatzea edo minimizatzea. Eta talde honek agertoki horretan bertsio ona eman dezakeela erakusten saiatuko gara”, Osasuna Promesasen aurkako partida ez bezalakoa izango dela aitortuz. “Uste dut CE Sabadellen aurkako partidaren antz handiagoa izango duela, oso jokalari bertikalekin eta oso jokalari onekin. Profilei buruz galdetzen badidazue, partida Sabadellekoaren antz handiagoa izan dezakeela uste dut”.

Real Unióneko entrenatzaileak argi utzi nahi izan du taldea ez dela datorren asteartean RCD Mallorcaren aurka jokatuko duen Errege Kopako partidan pentsatzen ari. “Ez, hilabete barru jokatuko ez bagenu ere berdin egingo genuke. Une honetan partida garrantzitsu bakarra hau da, arreta gehien jartzen dudan tokia”.

Lehen Federazioko 2. multzoko 17. jardunaldiko partida larunbat honetan jokatuko da, 19:00etatik aurrera, Sant Joan Despíko Johan Cruyffen (Bartzelona).

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Martxan 2024/25 denboraldiko Real Uniónen Futbol Eskolako izen-emateak
Real Uniónek etxetik kanpo hasiko du liga Barça Atlèticen aurka
"Uste dut oso proiektu ilusionagarria dela"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)