Mikel Llorente, Real Unión Club-eko entrenatzaileak, agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak asteazkenean SD Tarazonaren aurka jokatuko duen partidaren atarian.
Hondarribiarrak aitortu du partida gogorra izango dela azken unera arte lehiatzen ari den talde baten aurka. “Talde oso lehiakorra da, ikusi zen Bartzelonaren aurka han jokatu zuen partidan aurreko ostiralean. Bartzelonak deseroso egon zen, Tarazonak bloke baxuan oso ondo defenditzen du eta trantsizioetan min handia egiten dute. Partida oso gogorra izango da, joko zuzeneko egoera asko egongo dira. Lehia horietan, bigarren jokaldietan ondo egon behar gara, eta gero saiatu gure estiloa aurrera eramaten ere”.