Albert Carbó, Real Union Clubeko entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du gaur goizean Zamora C.F-ren aurkako partidaren atarian.
Txuribeltz entrenatzaileak, lehenik eta behin, taldeak hiru puntuak lortzeko eta sailkapenean postuak igotzeko duen gogoaz hitz egin du: “Taldearen jarrera oso ona da. Entrenatzera itzuli zen lehen egunetik bere errendimendu handiena erakusten ari da egoera hau aurrera ateratzeko. Badakigu taldea egon nahi ez duen egoera batean dagoela, eta orain partidak irabazteko exijentzia handienarekin gaude. Igandeko partida iristeko gogoz itzuli gara, amorru eta energia hori Real Union Clubeko zaleari helarazteko, eta taldeak 90 minutuetan erakutsi nahi du”.
Gainera, Albert Carbok aurkariaren zailtasunaz hitz egin du: “Zamorak emaitza bikainak lortu ditu talde handien aurka. Oso talde lehiakorra da, joko konbinatiboa eta joko zuzenena menderatzen ditu, eta erasoan jende asko pilatzen du. Errespetu osoa diogu Zamorari, Partida guztiak oso zailak dira, eta geure buruari begiratu behar diogu. Stadium Galen jokatzen dugu, eta futbolariek energia hori transmititu behar diote zaleari belar gainean, eta zaleak itzul diezagula, elkarrekin partida aurrera ateratzeko”.