Hurrengo partida:

17/12/2023
| 16:00 |
Real Sociedad B - Real Unión Club

“Partida oso ona egin beharko da, baloiarekin eta baloirik gabe”

Aitor Zulaika Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, lehen taldeak igande honetan, 12:00etatik aurrera, SD Amorebietaren aurka etxean jokatuko duen partidaren atarian.

Azpeitikoak aitortu duenez, “astea ondo doa, asteazkenean irabazi egin genuelako. Lehen zatia ona izan zela uste dut. Bigarrena ez hainbeste, egia da Illuecak baloiaren atzean nahi baino gehiago korrika eginarazi zigula, baina Federazio Kopako garaipena da, eta markatuta dugun helburura hurbiltzen gaitu. Jendea ere berreskuratzen ari gara, pixkanaka bada ere”.

Jokalarien sasoiari buruz galdetu diotenean, Zulaikak esan du “jokalari batzuek minutu gehiago dituzte partidetan entrenamenduetan baino. Beobide, Gagua edo Julián bezalako jendea, adibidez. Ez da egokiena base bat hartzeko, baina kontrolatuko dugu. Albiste ona da jokalariak berreskuratzen ari garela. Juliánen kasuan, apiriletik ez du entrenamendu luzerik egin. Oinarri handia behar du, eta poliki-poliki joan behar dugu berarekin. Kontuz ibiliko gara. Denbora behar du”.

“Partida oso ona egin beharko da, baloiarekin eta baloirik gabe. Amorebietak Bigarren Mailara igo zen taldearen funtsa duela uste dut, joko zuzenarekin, ezerezetik aukerak ateratzen dizkizuna, baina egia da aldatu egin direla eta barietate handiagoa dutela. Moldatu egin beharko gara”, berretsi du Real Unióneko entrenatzaileak, aurkariari buruz galdetu diotenean. “Harritzen nau Bigarren Mailan zegoen eta plantilla lehiakorra egin duen talde bat behean egoteak, baina egia da maila den bezalakoa dela. Euskal talde gehienek ere behean egotea zerbait esan nahiko du. Maila handia dago”.

Partida, Lehen Federazioko 2. Multzoko 7. jardunaldiari dagokiona, igandean jokatuko da, 12:00etatik aurrera, Stadium Galen.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Osasuna Promesasek hiru puntuak eskuratu ditu Stadium Galen
"Etxean jokatuko dugu eta Real Uniónen bertsiorik onena ikusi behar dugu"
TESA ASSA ABLOY, Real Uniónen babesle berria

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)