Iván Pérezi omenaldia egin zaio gaur eguerdian Real Uniónek Club Gimnàstic de Tarragonaren aurka jokatu den partidaren atarian, iragan asteburuan Irungo kamisetarekin 100 partida ofizialetara iritsi ostean. Igor Emery Administrazio Kontseiluko presidenteak bere izena eta 100 zenbakia grabatuta dituen kamiseta bat eman dio.
Deportivo Alavéseko harrobiko jokalaria, Iván Pérez Cuevas (Gasteiz, 1993) 2020ko udan iritsi zen Irunera, CP Cacereño, UD Almería B, UCAM Murcia, CF Villanovense, Mérida AD eta CD Guijuelo taldeetan aritu ondoren.
Denboraldi honetan 14 partida jokatu ditu guztira, 11 Lehen Federazioko 1. Multzokoak eta beste 3 RFEF Kopakoak, eta gol bat sartu du, ligako lehen jardunaldian CE Sabadellen aurka lortutakoa hain zuzen ere.