Patricio, Real Unióneko erraldoi bat

Irungo Udalak, Ondare Kultur Elkarteak, Real Uniónek eta Real Unióneko Beteranoen Elkarteak, Patricio Arabolaza aurrelari irundarra ordezkatzen duen erraldoi berria aurkeztu dute gaur arratsaldean San Juan plazan. Arabolazaren familiak berak, ekitaldira gonbidatuta, bertan zeudenen aurrean erraldoiak estaltzen zuen zorroa agerian utzi du.

Real Uniónek eta Real Unióneko Beteranoen Elkarteak taldearen historia irudikatuko duen erraldoi bat izateko duten interesetik sortu zen proiektua 2020an. Ondare Kultur Elkartearekin harremanetan jarrita, Arabolaza familiari aurrelari irundarraren figura antzezteko baimena eskatzea erabaki zen. Familiaren oniritziarekin eta idatzitako proiektuarekin, Irungo Udalak inbertsio handiena finantzatzeko konpromisoa hartu zuen. Ondare Kultur Elkarteak inbertsio hori osatu zuen, eta harekin ekin zitzaion figura eraikitzeari.

Erraldoia Imanol Urabayenek eta Christian Azconak eraiki dute Iruñeko Eskuartean Imaginería Festiva tailerrean. Erraldoi eta buruhandien eraikuntzan eta zaharberritzean espezializatuta dago, 45 kg inguruko pisua du eta 3,60 metro neurtzen du. Arropa Fermín Teruelek diseinatu du. Erraldoiak, XX. mendearen hasierako Real Uniónen kamiseta zuri bat eta galtza beltzak janzten ditu. Eskuan, garai hartan futbolean jokatzeko erabiltzen zen larruzko baloi bati eusten dio.

“Gure erraldoien familia txikia pixkanaka hazten ari da. Honek gure elkartearen 15 zenbakia egiten du. Eta beti sorrerako helburu berarekin, hau da, gure hiriko tradizioei eta kulturari eustea Irungo historia kontatuz, pertsonaiak edo lanbideak birsortzen dituzten erraldoien bitartez”, adierazi du Iñigo Mangas Ondare Kultur Elkarteko presidenteak.

Real Unióneko presidentearen hitzetan, “Patricio Arabolaza gure klubeko letra larriz idatzitako historiaren parte da. Ziur gaude erraldoi honekin gazte gehiagok Real Uniónen jatorria eta garai hartako futbola nolakoa zen ezagutzea lortuko dugula. Arabolazak ezin hobeto ordezkatzen du futbolarien belaunaldi oso bat, eta horiek gabe Real Unión ez litzateke gaur egun dena”.

“Patricioren bilobei txikitatik kontatu dizkigute berari buruzko istorioak, haren arrakastei, jeinuari, bihurrikeriei eta alaitasunari buruzkoak. Real Uniónek eta Ondarek erraldoi hau gure attonaren oroimenez sortzea aukeratu izana ez da guretzat harrotasun hutsa, baizik eta apur bat gehiago hurbiltzen gaitu, guri eta irundar guztioi. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu Real Unióni eta Ondareri ideia izan dutelako eta gauzatu dutelako, dauden argazki gutxietatik abiatuta hiru dimentsioko irudi bat sortzeko zailtasunak izan arren. Irungo kaleetan dantzan ikusteko irrikan gaude”, adierazi du Leire Arabolaza bilobetako batek.

Amaitzeko, José Antonio Santano Irungo alkateak hiriko ondarearen beste zati horri buruz hitz egin du, horrelako ekintzekin berreskuratzen dena. “Irungo historiaren parte diren espazioak eta eraikinak berreskuratzen ari garen bezala, Real Unión eta, kasu honetan, Patricio Arabolaza bezalako figura enblematiko bat ere ezagutu, gorde eta jendarteratu nahi dugun gure historia txiki handi horren parte dira. Erraldoi baten bidez egitea da gazteenengana iristeko modurik onena”.

Patricio Arabolaza

Patricio Arabolaza Aranburu (Irun, 1893ko martxoaren 17a – Irun, 1935eko martxoaren 12a) aurrelari borrokalari eta porrokatua izan zen, beti Irungo klubei lotua. Irún FC taldean hasi zuen jokatzen eta 1909an Irungo Racing Cluben sartu zen. Talde honetan Ignacio anaiarekin jokatzen zuen. 1913an Espainiako Federazioak antolatutako Espainiako Kopako txapeldun izendatu ziren biak, finalean Athletic Clubi 1 eta 0 irabazita berdinketa hausteko partidan. Lehen partidan berdinduta zeuden bi taldeak, 2-2, eta Patricio izan zen irundarren bi goletako baten egilea.

1915ean, Patricio, Racingeko beste jokalari batzuekin batera, Irungo Real Uniónen sartu zen, Irungo bi taldeen batasunetik sortutako taldea: Racing bera eta Sporting. Real Unión euskal futboleko eta futbol nazionaleko talde nagusietako bat izango zen hurrengo hamarkadan, eta Patricio taldeko izarra izan zen hamarkada horren lehen erdian. Real Uniónekin lau txapelketa erregional irabazteaz gain, 1918ko eta 1922ko Espainiako Kopako finaletara iritsi zen bere klubarekin. 1918ko finalean Real Uniónek Kopa irabazi zuen finalean Real Madrili 2 eta 0 irabazita. 1922ko finalean, ordea, Bartzelonak 5 eta 1 irabazi zien irundarrei; Patriciok irundarren gola sartu eta Bartzelonako Surroca jokalariarekin nahastu zen partidan. Partidu hartako istiluek Patricio urtebetez bertan behera uztea eta Real Uniónentzat garai hartako 500 pezetako isun gogorra eragin zuten.

1923an erretiratu zen Donostiako Atotxa estadioan jokatu zen lagunarteko partida batean. Lortutako irabazietatik “burdindegi, loza, elektrizitate eta ehiza-gaien” establezimendu bat sortu zuen hirian. Erretiratu zenetik hil zen arte klubeko bokal eta kirol aholkularia izan zen.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Real Uniónek Riazorren galdu du baina mailari eustea lortu du
Real Unión Rocak etxean garaipena lortuta esan dio agur denboraldiari
Telmo Doladok Real Unión Rocaren Erregulartasunaren Saria jaso du

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)